1 zuloa

IKUSI ZULO
PAR 3
HCP 1
  177
  159
2 pareko zulo luze eta zorrotza ibilbidea hasteko, ezkerraldean mugatik kanpokoa eta aurrekaldean bi bunker dauzka.

Aholkuak

Normalean 4-5 burdinak erabiliko dira.
1 zuloa

2 Zuloa

IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 7
  318
  306
4 pareko zulo motza, ezkerralde osoan mugatik kanpokoa. Irteera golpea doitasunez eman behar da. Bigarren kolpea konplexua da, Green gurutzatua, aurrekaldean bi bunker eta ezkerraldean mugatik kanpokoa duelako

Aholkuak

Normalean 4-5 burdinak erabiliko dira.
2 Zuloa

3 Zuloa

IKUSI ZULO
PAR 3
HCP 5
  175
  147
Ibilbidearen zulorik esanguratsuena da. Pare luzea eta zorrotza, ezkerreko alde osotik mugatik kanpokoa eta eskumaldetik sakonune nabarmena duena.

Aholkuak

Banderaren arabera 6 eta 3 arteko burdinak erabili ahal izango dira.
3 Zuloa

4 Zuloa

IKUSI ZULO
PAR 3
HCP 15
  143
  133
3 pareko zuloa, aurrekaldetik bunker batek eta eta atzekaldetik beste bik babestua. Adi ezkerraldeko mugatik kanpokoarekin.

Aholkuak

7-8 burdinak erabili.
4 Zuloa

5 Zuloa

PAR 4
HCP 17
  259
  218
4 pareko zulo  motza, non jokalari onek kolpe batez Greenera heltzen saiatuko diren. Green aldapatsua, flan itxurakoa, eta sakonune handiez inguratuta. Kontuz ezkerreko aldetik, hondartza dago eta.

Aholkuak

Jokalari onek drivea erabiltzen dute kolpe batez greenera heltzeko, baina bere arriskua dauka. Normalena lehenengo egur 3a edo 3 burdinarekin jokatzen da eta ondoren sanwedge batekin
5 Zuloa

6 zuloa

IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 13
  342
  229
4 pareko zulo ertain-luzea, non irteeran  rough sakonune hareatsua gainditu beharko den. Bigarren kolpea  Green aldapatsuan jolasten da, aurrekaldean hiru bunker eta ezkerraldean beste bi dituena. Adi ibili eskuinaldeko out-arekin.

Aholkuak

Irteeran driva erabiltzen da eta burdina 9-7 bigarren kolpean. Aurrenengo zuloarekin gurutzatzen da, kontuz ibili.
6 zuloa

7 zuloa

IKUSI ZULO
PAR 5
HCP 3
  508
  424
Zelaian dagoen 5 pareko zulo bakarra da. Irteeraratik lehenengo plataformara heldu ezean parea konplikatu daiteke. Bigarren kolpea kale estu eta ondulatu batean jolasten da. Greena gorako aldapan dago, aurrekaldean bunker batek eta eskumaldean aproach-a konplikatuko duten bi tamarindok babestua.

Aholkuak

Irteera driverekin, ondoren 3 egurra erabiliaeta bukaera sanwedge batekin egin daiteke approacha. 9 zuloarekin gurutzatzen da.
7 zuloa

8 zuloa

IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 1
  387
  337
4 pareko zulorik luzeena eta zailena da. Zuloaren ezkerralde osoak out batez mugatua dago eta eta eskumaldetik rough hareatsua topatuko dugu. Bigarren kolpea aldapan gora jolasten da, aurrekaldean bi bunker  eta alde bietatik pinudiz inguratuta dagoen green baterantz.

Aholkuak

Irteera driverekin eta burdinak 3- 6 bigarren kolperako.
8 zuloa

9 zuloa

IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 9
  291
  288
4 pareko zuloa, ezkerran “dog-leg”ean. Bigarren kolpean ikuspena izateko lehenengo kolpea zuzena eta luzea izan beharko da. Bigarren kolpea (begirada terrazan jarriz) bi plataformetan banatutako Green batean jolasten da, lau bunker eta atzealdean mugatik kanpokoa duena.

Aholkuak

Burdina 3-4 bola plataforman uzteko eta burdina 9 bigarren kolperako. Zazpigarren zuloarekin gurutzatzen da. Adi ibili.
9 zuloa
123456789
GREEN ZULO